La Cornisa
943 25 20 30

imagen de la noticiatodos2 24/02/2021 11:12
HAURREN IGERIKETA IKASTAROEN GUTUNA - ZAPABURUAK

 

 

Kaixo,

Zuengana jotzen dugu  zuen umeak (edo umeek) Arrasateko Udaleko Kirol Sailak eskainitako zapaburuen igeriketa ikastaroetan izena emana duelako (dutelako).

Kirol Sailetik argi izan dugu oso garrantzitsuak direla igeriketa ikastaroak modu erabilgarrian umeak ur-ingurunearekin kontaktua mantendu eta igerian ikasten hasteko. Zuen partetik ere, betidanik erantzun ona jaso izan dugu izen-emate epeak irekitzean. 

Aurtengo ikasturtean pandemia eta leihateen erorketa dela eta, ikastaroen hasiera atzeratu beharra izan dugu. Leihateen kasuan arazoa konponduta dago eta prest dugu igerilekua. Pandemiaren kasuan berriz, tamalez egoerak ez du askorik hobetu eta hau dela eta, ikastaro hauen inguruan hainbat erabaki hartu behar izan ditugu, besteak beste edukieren inguruko moldaketa, osasun segurtasun neurriak bermatu ahal izateko.

Gutun honen bidez adierazten dizuegu zuei dagokizuen ikastaroen hasiera martxoaren 1ean izango dela. Gurasoek otsailaren 22tik 26ra bitartean izango duzue denbora baldintzak aztertu eta izen ematearekin jarraitu nahi ez baduzue adierazteko. Ezer adierazi ezean, ikastaroko izen ematearekin aurrera jarraitzen duzuela ulertuko da.

Hauek izango dira ikastaroetako baldintzak:

1.Ikastaroen antolaketa:

  • Ikastaroak antolaketa aurreko urteetako berdina izango da. Ikasle kopurua murriztu dugu gaur eguneko arautegira egokitzeko.
  • Kirol instalazioan maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da 6 urtetik goragoko pertsonentzat. Kasu honetan beraz, helduek maskara erabili behar izango dute aldageletan eta aldageletatik igerilekurako bidean (eta alderantziz).
  • Ile lehorgailuak ez dira erabilgarri izango sortu daitezkeen jende pilaketak ekiditeko.
  1. Aldagelak:
  • Printzipioz erabili beharreko aldagelak ohikoak izango dira. Edukiera arazoak sortuz gero beharrezko aldaketak planteatuko dira.
  • Aldageletako dutxak ez dira erabilgarri izango, umeak eta gurasoak kloroa igerilekuko dutxetan kendu beharko dute.
  • Heldu bakarra sartu daiteke ume bakoitzarekin (gomendagarria da beti heldu berdina izatea).

 



Atzera



ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus