La Cornisa
943 25 20 30




ERANTZUNAK

Zer instalazio kudeatzen ditu Arrasateko Kirol zerbitzuak?

Hiru instalazio kudeatzen ditu, hiru gunetan banatuta; Musakola, Uarkape eta Iturripe

ORRI HASIERARA ITZULI

Instalazio bakoitzak zer eskaintzen du?

Abonatu izateak instalazio guztietara sarrera ahalbidetuko dit?

Ez. Lau abonu mota daude. 

  • Eremu lehorrera sartzeko abonua: Musakolako gimnasiora eta muskulazio gelara eta Uarkapeko gimnasiora sartzea ahalbideratzen du.
  • Eremu umelera sartzeko abonua: Barruko eta kanpoko igerilekura eta sauna eta bainu turkora sartzea ahalbideratzen du.
  • Plusa: Eremu lehorrera eta eremu umelera sartzea ahalbideratzen du. 
  • Udako abonua: Kanpoko igerilekura bakarrik sartzea ahalbideratzen du. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Noiz eta nola egin naiteke abonatu? 

Urteko edozein momentutan egin daiteke abonatu kiroldegira etorrita eta dagozkion inprimakiak beteta. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Instalazio baten erreserba egin nahi dut. Nola egin dezaket? 

  • Telefono bidez
  • Musakolako kiroldegiko harrerara joanda
  • Webgune bidez, datu basean izena emanda egonez gero. 

ORRI HASIERARA ITZULI



TARIFAK

Badago hobaririk? 

Bai. Bi hobari klase daude urte osorako abonuei aplikatzen zaiena: 
  • Arrasaten erroldatuta dauden 26 urte beherako ikasleentzat. %25 
  • Sarrera baxuak dituzten pertsonentzat hobariak. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Zelan ordain ditzaket tarifak? 

Urte osoko zein hilabeteko abonua norberaren kontu korrontetik kentzen da. 

Kontu korronterik ez daukaten pertsonek kiroldegiko kontu korrontera egin dezakete diru-sarrera eta egiaztagiria kiroldegira ekarri beharko dute. Txartelaz ordaintzeko aukera ere badago kiroldegiko harreran. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Zer gertatzen da nire bankuak ordainagiria bueltatzen badu?

Pertsona horri abisua pasatzen zaio eta sarrera blokeatu egiten zaio. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Zer abonu mota daude? Familiakoa egiteko zer aukeztu behar dut?

Hiru abonu mota daude:
  • Banakakoa 18 urte baino gutxiago 
  • Banakakoa 18 urte baino gehiago 
  • Familiakoa: Familiako kide guztiak batzen dituena. (22 urte-arteko seme-alabak sartzen dira)

Familiakoa egiteko familia liburua edo izatezko bikotearen agiria eta familiako kide bakoitzaren NANa ekarri behar dira Musakolako kiroldegira.

ORRI HASIERARA ITZULI



JARDUERAK

Jarduerak proba ditzaket? 

Bai. Irailean ate irekien saioak antolatzen direnean jarduerak doainik probatzeko aukera dago.

ORRI HASIERARA ITZULI

Apuntatu ahal nahiteke egun bakarrez jarduera batera?

Bai. Jarduera batzuetan aukera dago egun bakarrez apuntatzeko dagokion prezioa ordaintzen bada eta beti ere ordu horretan lekua baldin badago. 

Aukera hori eskaintzen duten jarduerak honako hauek dira: Body Balance, Body Pump, Krossfit, Spinning, Zumba...

ORRI HASIERARA ITZULI

Zer da itxaron zerrenda? Zelan funtzionatzen du? 

Itxaron zerrenda jarduera batean plaza guztiak beteta daudenean sortzen da. Plazaren bat libratzen bada zerrenda horretan izena eman  dutenen ordenean deitzen zaio jendeari.

ORRI HASIERARA ITZULI

Nola eman dezaket izena jarduera batean?

  • Musakolako kiroldegira etorrita eta dagokion inprimakia beteta.
  • Webgunetik inprimakia deskargatu eta bete ondoren kirola@arrasate.eus -era bidalita.

ORRI HASIERARA ITZULI

Baja eman nahi dut jardueran. Nola egin dezaket? 

Baja emateko azken eguna hileko 25a da. 25a baino geroago ematen bada baja hurrengo hilabetea kobratu egingo da. 

Baja emateko aukera desberdinak daude:

  • Musakolako kiroldegira etorrita eta dagozkion inprimakiak beteta
  • kirola@arrasate.eus helbidera email bat bidalita eta zein jardueratan eman nahi duzun baja azalduta. 

ORRI HASIERARA ITZULI



GIMNASIOA

Gutxienez zer adin izan behar dut gimnasio zerbitzua erabiltzeko?

Gutxienez 16 urte beteta izan behar dira gimnasioa erabiltzeko.

ORRI HASIERARA ITZULI

Gimnasioko monitore zerbitzua eskaintzen da?

Bai. Egunero dago monitore zerbitzua Musakolako eta Uarkapeko gimnasioetan. Bertan zure lanean aholkatu eta lagunduko dizu. 

Ordutegia Musakolan:

  • Astelehen eta Asteazkenak: 9:00-12:00 
  • Astearte eta Ostegunak: 17:00-20:00
  • Ostiralak: 10:30-13:30

Ordutegia Uarkapen: 

Uarkape zabalik dagoen egun eta ordu guztietan. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Gimnasioan dauden makinak erabiltzen erakutsiko didate? 

Bai. Bertan dagoen monitoreari galdetuta

ORRI HASIERARA ITZULI

Zer arropa eta oinetako eraman behar dut jantzita? 

Kirola egiteko aproposak diren arropa eta oinetakoak eraman behar dira jantzita eta bakoitzak toalla bat ekartzea derrigorrezkoa da. 

ORRI HASIERARA ITZULI



IGERILEKUA

Txanoa erabiltzea derrigorrezkoa da? Eta txankletak?

Bai. Txanoa eta txankletak igerilekuko gune guztian erabili behar dira.  Dutxa eremuetan ere txankletak erabiltzea derrigorrezkoa da. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Zein tenperatura dauka igerilekuko urak?

Igerileku txikiak 32 graduko tenperatura dauka eta igerileku handiak 27 gradu. 

ORRI HASIERARA ITZULI

Nola joan behar dut jantzita? 

Bainujantziarekin joatea derrigorrezkoa da. Ezin da kaleko arropa eta barruko arroparekin sartu.  

ORRI HASIERARA ITZULI

Zer esan nahi du semaforo gorriak? 

Semaforo gorriak igerileku txikiko pertsona kopurua gainditu duela esan nahi du. Norbait irteten denean bakarrik sartu ahalko da jende gehiago. 

ORRI HASIERARA ITZULI

ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus