La Cornisa
943 25 20 30

imagen de la noticiatodos2 04/01/2021 11:12
2021 URTEKO BERRIEN GUTUNA
Gutun hau bidali zaie abonatu guztiei 2021eko berriekin

 

 

Kaixo, kiroldegiko bazkide,

Gutun honen bidez, udal kirol sailaren gaur egungo egoera eta 2021 urteari begira datozen egitasmoen berri eman nahi dizut:

Musakolako kiroldegiko igerilekua. Haizete bortitz baten ondorioz hainbat kalte izan genituen Musakola eta Mojategi gunetan. Garrantzitsuena, kiroldegiko igerilekuaren beiratea jausi izana. Lehen momentutik arazoari irtenbidea emateko hainbat kudeaketa lan egin ditugu eragile desberdinak medio. Hasiera batean igerilekuaren irekiera abenduaren erdirako aurreikusita bazegoen ere, beiratearen hornitzailearen atzerapenak direla eta, irekiera 2021eko urtarrilaren hasierara atzeratzea behartu gaitu.

COVID-19. Bizi dugun pandemiari aurre egiteko agintariek adierazita hainbat neurri hartu behar izan ditugu. Horri esker, kiroldegiko erabiltzaileen artean kutsatze fokurik ez agertzea lortu da. Kiroldegira eta programatutako kirol jardueretara etortzea segurua izateko lanean jarduten dugu egunero. Horrela, gaur egun kirol eremu gehienak irekita ditugu, bai Musakolan bai Uarkapen, eta hainbat ikastaro eskaintzen jarraitzen dugu: K-Stretch, Pilates, Yoga, Zumba, Spining…

Lortu doan 2021erako abonua! Urteko 10 abonu zozketatutako dira aurten , urtarrilaren 31 baino lehen, urteko abonua berritu edo altan eman duzuen guztion artean.

Abonuaren baja eta aldaketak

Ordainketa helbideratuta baduzu abonua automatikoki berriztuko zaizu.

Bajaz eman nahi baduzu edo modalitate aldaketak egin, 2021eko urtarrilaren 7a baino lehen egin behar duzu.

2021ko Kirol abonuen prezioa

 
 

 

Urtekoa

Anual

EREMU 1/ 1 zona

PLUS (2 EREMU/2 zonas)

UDAKO ABONUA verano

Errold.

Empadro.

Ez errold.

No empadro.

Errold.

Empadro.

Ez errold.

No empadro.

Errold.

Empadro.

Ez errold.

No empadro.

- 18 urte

83.60 €

100.40 €

125.50 €

150.70 €

41.70 €

50.10 €

+ 18 urte

140.30 €

168.40 €

210.60 €

252.70 €

70.10 €

84.20 €

Familia

224.00 €

268.90 €

336.10 €

403.40 €

112.00 €

134.40 €

 

Hilabetekoa*

mensual*

PLUS (2 eremu/ 2 zonas)

MATRIKULA*

Errold.

Empadro.

Ez errold.

No empadro.

Errold. eta ez errold.

Empadro. y no empadro.

- 18 urte/años

12.10 €

14.50 €

15.10 €

+ 18 urte/años

20.20 €

24.20 €

25.30 €

Familia

32.20 €

38.60 €

40.20 €

 

* 2020an urteko abonua izan baduzu eta hilabeteko abonura aldatzen bazara, ez duzu matrikula ordaindu behar. Gainontzeko kasuetan, matrikula ordaindu beharko da altan ematerakoan.

* Si en el 2020 has tenido abono anual y quieres cambiarte al mensual, no tienes que pagar la matrícula. En el resto de los casos, se deberá de pagar la matrícula a la hora de darse de alta.

 

 

 

Abonu kobratzea

Kontu korrontetik helbideratuta: 2021eko urtarrilaren 15ean.

Banku-transferentzia edo diru-sarrera: 2020ko abenduaren 15etik aurrera egin dezakezu.

KUTXABANK:               ES46 / 2095 / 5055 / 53 / 1060784062

LABORAL KUTXA:       ES67 / 3035 / 0055 / 11 / 0550701008

Abonua ordaintzeko laguntzak

2021ean kirol abonuak ordaintzeko laguntzak izango dira ikasleentzat (%25eko hobaria) eta diru sarrera baxuko pertsonentzat (%25etik %75 artekoak). Gutxieneko baldintzak: Arrasaten erroldatuta egotea / urteko abonua egitea / eskaera 2021eko urtarrilak 31 baino lehen aurkeztea.

Bide batez, Gabon jai zoriontsuak eta urte berri bikaina opa dizkizut Kirol Zerbitzuaren izenean.

Ander Garay Zabaleta



Atzera



ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus