Hiru instalazio kudeatzen ditu, hiru gunetan banatuta; Musakola, Uarkape eta Iturripe
Ez. Lau abonu mota daude.
Urteko edozein momentutan egin daiteke abonatu kiroldegira etorrita eta dagozkion inprimakiak beteta.
Bai. Bi hobari klase daude urte osorako abonuei aplikatzen zaiena:
Urte osoko zein hilabeteko abonua norberaren kontu korrontetik kentzen da.
Kontu korronterik ez daukaten pertsonek kiroldegiko kontu korrontera egin dezakete diru-sarrera eta egiaztagiria kiroldegira ekarri beharko dute. Txartelaz ordaintzeko aukera ere badago kiroldegiko harreran.
Pertsona horri abisua pasatzen zaio eta sarrera blokeatu egiten zaio.
Hiru abonu mota daude:
Familiakoa egiteko familia liburua edo izatezko bikotearen agiria eta familiako kide bakoitzaren NANa ekarri behar dira Musakolako kiroldegira.
Bai. Irailean ate irekien saioak antolatzen direnean jarduerak doainik probatzeko aukera dago.
Bai. Jarduera batzuetan aukera dago egun bakarrez apuntatzeko dagokion prezioa ordaintzen bada eta beti ere ordu horretan lekua baldin badago.
Aukera hori eskaintzen duten jarduerak honako hauek dira: Body Balance, Body Pump, Krossfit, Spinning, Zumba...
Itxaron zerrenda jarduera batean plaza guztiak beteta daudenean sortzen da. Plazaren bat libratzen bada zerrenda horretan izena eman dutenen ordenean deitzen zaio jendeari.
Baja emateko azken eguna hileko 25a da. 25a baino geroago ematen bada baja hurrengo hilabetea kobratu egingo da.
Baja emateko aukera desberdinak daude:
Gutxienez 16 urte beteta izan behar dira gimnasioa erabiltzeko.
Bai. Egunero dago monitore zerbitzua Musakolako eta Uarkapeko gimnasioetan. Bertan zure lanean aholkatu eta lagunduko dizu.
Ordutegia Musakolan:
Ordutegia Uarkapen:
Uarkape zabalik dagoen egun eta ordu guztietan.
Bai. Bertan dagoen monitoreari galdetuta
Kirola egiteko aproposak diren arropa eta oinetakoak eraman behar dira jantzita eta bakoitzak toalla bat ekartzea derrigorrezkoa da.
Bai. Txanoa eta txankletak igerilekuko gune guztian erabili behar dira. Dutxa eremuetan ere txankletak erabiltzea derrigorrezkoa da.
Igerileku txikiak 32 graduko tenperatura dauka eta igerileku handiak 27 gradu.
Bainujantziarekin joatea derrigorrezkoa da. Ezin da kaleko arropa eta barruko arroparekin sartu.
Semaforo gorriak igerileku txikiko pertsona kopurua gainditu duela esan nahi du. Norbait irteten denean bakarrik sartu ahalko da jende gehiago.
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus