La Cornisa
943 25 20 30

imagen de la noticiatodos2 24/02/2021 11:12
HAURREN IGERIKETA IKASTAROEN GUTUNA - MARMOKA, IZOKINA, MARRAZO

Kaixo,

Zuengana jotzen dugu  zuen umeak (edo umeek) Arrasateko Udaleko Kirol Sailak eskainitako igeriketa ikastaroetan (marmoka, izokina edo marrazoa) izena emana duelako (dutelako).

Kirol Sailetik argi izan dugu oso garrantzitsuak direla igeriketa ikastaroak modu erabilgarrian umeak ur-ingurunearekin kontaktua mantendu eta igerian ikasten hasteko. Zuen partetik ere, betidanik erantzun ona jaso izan dugu izen-emate epeak irekitzean. 

Aurtengo ikasturtean pandemia eta leihateen erorketa dela eta, ikastaroen hasiera atzeratu beharra izan dugu. Leihateen kasuan arazoa konponduta dago eta prest dugu igerilekua. Pandemiaren kasuan berriz, tamalez egoerak ez du askorik hobetu eta hau dela eta, ikastaro hauen inguruan hainbat erabaki hartu behar izan ditugu osasun segurtasun neurriak bermatu ahal izateko.

Gutun honen bidez adierazten dizuegu zuei dagokizuen ikastaroen hasiera martxoaren 1ean izango dela. Gurasoek otsailaren 22tik 26ra bitartean izango duzue denbora baldintzak aztertu eta izen ematearekin jarraitu nahi ez baduzue adierazteko. Ezer adierazi ezean, ikastaroko izen ematearekin aurrera jarraitzen duzuela ulertuko da.

Hauek izango dira ikastaroetako baldintzak:

1.Ikastaroen antolaketa:

  • Ikastaroak egun bakarrekoak izango
  • Kirol instalazioan maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da 6 urtetik goragoko pertsonentzat. Kasu honetan, igeriketa ikastaroan partehartuko duten 6 urte edo gehiagoko umeek maskara eraman beharko dute aldageletatik igerilekura bitarteko desplazamenduan.
  • Herria eremu gorrian sartuz gero, 6 urtetik gorako umeen kirol jarduera bertan behera geratuko da. Horrek eragin zuzena izango luke igeriketa ikastaroetan eta ume hauen ikastaroak bertan behera geratzera behartuta egongo ginen.
  1. Aldagela (umeak bainujantzia janzteko):
  • 15 minutuko aurrerapenarekin irekiko dira aldagelak ikastaroa puntualtasunez hasteko.
  • Umeak taldekako aldageletan aldatuko dira (ez ohiko aldageletan), bere taldeko kideekin batera.
  • Taldeko aldagelak egokituta egongo dira segurtasun distantziak bermatzeko.
  • Heldu bakarrak lagunduko dio umeari arropak erantsi eta bainu jantzia janzten (ezingo da beste inor aldageletan sartu).
  • Monitorea hurbilduko da aldageletaraino umeak hartzera eta berarekin sartuko dira igerilekura.
  • Helduek umearen motxila eraman beharko du, ez da aukerarik izango motxila kiroldegian usteko.
  1. Aldagela (bainujantzia erantsi eta arropak janzteko):
  • Behin ikastaroa bukatuta, umeek igerilekuko dutxetan kloroa kendu ahalko dute (ezingo dituzte ohiko aldageletako dutxak erabili).
  • Umeak monitorearekin ohiko aldageletara pasako dira. Horretarako aurretik umeak argi izan beharko du bere bila datorren heldua emakumezkoa edo gizonezkoa den eta horrela adieraziko dio monitoreari honek aldagela batean edo bestean usteko.
  • Heldu bakarra etorriko da umearen bila eta ezingo da beste pertsonarik sartu berarekin aldageletan. Gomendagarria da beti heldu berdina izatea.
  • Aurretik adierazi bezala, umeek ez dute aukerarik izango aldageletako dutxak erabiltzeko.
  • Ile lehorgailuak ez dira erabilgarri izango jende pilaketak saihesteko.
  1. Azken txanda, marrazoak 19:15-20:00.

- Txanda honetan dauden umeak taldekako aldagelak erabiliko dituzte igerilekura sartu aurretik eta ondoren, hau da, ikastaroa bukatzean ez dira ohiko aldageletan geratuko, taldekako aldageletara itzuliko dira. Beraz, umearen bila datorren helduak taldekako aldageletan itxarongo du.



Atzera



logo del cliente


asdfOmesa Informática S.L.U. Madrid
Paseo de la Alameda de Osuna, 78, bajo D
28042 Madrid
Teléfono y Fax: +34 917 477 800
Email: info@omesa.es

Omesa Informática S.L.U. Palencia
Paseo De La Julia 3,
34002 Palencia
Teléfono: +34 979 710 464
Fax: +34 979 710 584
Email: info@omesa.es