todos2 24/02/2021 11:12 | |
HAURREN IGERIKETA IKASTAROEN GUTUNA - MARMOKA, IZOKINA, MARRAZO | |
---|---|
Kaixo,
Zuengana jotzen dugu zuen umeak (edo umeek) Arrasateko Udaleko Kirol Sailak eskainitako igeriketa ikastaroetan (marmoka, izokina edo marrazoa) izena emana duelako (dutelako).
Kirol Sailetik argi izan dugu oso garrantzitsuak direla igeriketa ikastaroak modu erabilgarrian umeak ur-ingurunearekin kontaktua mantendu eta igerian ikasten hasteko. Zuen partetik ere, betidanik erantzun ona jaso izan dugu izen-emate epeak irekitzean.
Aurtengo ikasturtean pandemia eta leihateen erorketa dela eta, ikastaroen hasiera atzeratu beharra izan dugu. Leihateen kasuan arazoa konponduta dago eta prest dugu igerilekua. Pandemiaren kasuan berriz, tamalez egoerak ez du askorik hobetu eta hau dela eta, ikastaro hauen inguruan hainbat erabaki hartu behar izan ditugu osasun segurtasun neurriak bermatu ahal izateko.
Gutun honen bidez adierazten dizuegu zuei dagokizuen ikastaroen hasiera martxoaren 1ean izango dela. Gurasoek otsailaren 22tik 26ra bitartean izango duzue denbora baldintzak aztertu eta izen ematearekin jarraitu nahi ez baduzue adierazteko. Ezer adierazi ezean, ikastaroko izen ematearekin aurrera jarraitzen duzuela ulertuko da.
Hauek izango dira ikastaroetako baldintzak:
1.Ikastaroen antolaketa:
- Txanda honetan dauden umeak taldekako aldagelak erabiliko dituzte igerilekura sartu aurretik eta ondoren, hau da, ikastaroa bukatzean ez dira ohiko aldageletan geratuko, taldekako aldageletara itzuliko dira. Beraz, umearen bila datorren helduak taldekako aldageletan itxarongo du.
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus