todos2 09/06/2021 11:12 | |
KANPOKO IGERILEKUAK IREKIKO DITUGU | |
---|---|
Ekainaren 14tik aurrera irekita egongo dira kanpoko igerilekuak |
Ekainaren 14an irekiko dugu Musakolako kanpoko igerilekua. Bi txanda izango dira: goizez, 10:00etatik 14:30tara, eta arratsaldez, 15:00tatik 20:30tara. Txanda bakoitzaren edukiera 750 pertsonakoa izango da. 14:30tatik 15:00tara igerilekua desinfektatuko da. Erreserbak egiteko web bitartez https://kirolaonline.arrasate.eus/ edo telefonoz egin daitezke 943 25 20 30.
Denboraldi honetan eguneko sarrera erosteko aukera eskeiniko da, egunean bertan sartzeko eta beti ere erreserben edukiera bete ez bada. Abonatuek aurreko egunetik egin ahalko dute erreserba.
Aurreko urtean modura, lau eremu markatuko dira eta erreserba egiterakoan eremua aukeratu beharko da.
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus