ANTONAKO EZKER PARETA KONPONTZEKO LANETAN DIARDUGU
Urgentziazko konponketa lanak egiten ari gara Antoñako frontoian, azken asteotan ezker paretan izandako material erorketengatik. Hirigintza sailaren diagnosiak dio hedatuta daudela material erorketei lotutako kalteak frontoiaren ezker paretan. Frontisean eta sabaian, ordea, ez dago horrelako arazorik.
Segurtasuna bermatzeko lanak
Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, kaltetuta eta erortzeke egon daitezkeen zatiak kentzen dabiltza aste honetan Udal langileak, frontoiaren erabilera segurua bermatzeko, erortzeke egon daitezkeen pareta zatiak pikatu eta kentzen. Behin frontoiaren segurtasuna bermatuta, berriz erabili ahal izango da, konponketa lanak hasi bitartean.
Konponketa lanak
Segurtasuna bermatzeko lehen lanen ondoren etorriko dira konponketa lanak. Paretan geratuko diren zuloak ez dira arriskutsuak izango, baina frontoiaren erabilera baldintzatuko dute. Beraz, ezingo da pilotan, frontenisean edo palan jokatu, baina beste kirol mota batzuk egiten dituzten klubek erabili ahal izango dute, hala nola Mondratek, atletismoak edo LEKek.
Udalak, ezker paretaren konponketa lanak kontratatuko ditu datozen aste edo hilabeteetan, lehen faseko lanak amaituta jakingo baita zein konponketa lan egin beharko diren.