La Cornisa
943 25 20 30
imagen de la noticiatodos2 29/06/2020 11:12
EGIN IGERILEKURAKO ERRESERBA!
Kolore ezberdinez markatutako eremu hauetako batean egin dezakezu erreserba

Uztailaren 1ean irekiko dugu kanpoko igerilekua. Bi txanda egongo dira: goizekoa, 11:00etatik arratsaldeko 15:00etara, eta arratsaldekoa, 16:00etatik 20:30era. Txanda bakoitzean 500 laguneko aforoa egongo da. Arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara igerilekua itxita egongo da desinfektatzeko. Txandak https://kirolaonline.arrasate.eus/ web orrian edo 943 25 20 30 telefonora deituz erreserba daitezke.

Egunaren hasieran ordubete egongo da 9:30etik 10:30era igeri egitera etorri nahi dutenentzat, 30 minutuko bi txandekin. Igerilekuak 16 kale ditu eta beraz, 32 lagunek erabili ahal izango dute egunero.

Atzera

ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus