La Cornisa
943 25 20 30
imagen de la noticiatodos2 06/11/2020 11:12
MURRIZKETA BERRIAK 2020/11/06
Hauek dira 38/2020 dekretuak dakartzan murrizketa berriak

 

 

Azaroaren 6an argitaratutako 38/2020 Dekretuan zehaztutakoa jarraituz, Arrasateko Kirol Zerbitzuak hurrengokoak adierazten ditu:

  1. Musakolako kiroldegiaren itxiera astean zeharreko egunetan 30 minutuz aurreratuko da. Beraz, erabiltzaileak kiroldegitik kanpo izan beharko dira 21:30tan. Uarkapeko gimnasioko ordutegiak ez du aldaketarik jasango.

 

  1. Jarduera fisikoa eta kirola modu bakarrean baino ezingo da egin eta horrek eragina izango du frontoien, tenis pista, padel pista eta squash pisten alokairuan. Bihartik aurrera ezingo dira alokatu.

 

  1. Kiroldegian egiten den jarduera fisko oro maskararekin egin beharko da, kasu honetan ez da izango posible maskara kentzea ezta jarduera fisiko intentsua egiten ari garen momentuan. Beraz, gimnasioko makinak edota boulderrean dauden erabiltzaileek beti maskara jarrita izan beharko dute.

 

  1. Taldeko edozein kirol jarduera eten egingo da, bai entrenamendu zein lehiaketetan. Salbuetsita daude lehiaketa profesionaletan eta erdi-profesionaletan dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.

 

  1. Baimenduta geratzen diren kirol ekintzetan ezingo da ikuslerik izan.

 

  1. Kirol zerbitzutik eskaintzen diren ikastaroak baimenduta daude 6ko taldeetan eta beti ere maskara erabilita (aretoko gehienezko edukieraren %40a gainditu gabe). Momentu honetan kirol zerbitzua aztertzen dabil ezarritako baldintza eta dituen baliabideekin ikastaroak berriz ere martxan jartzeko aukerak.

 

 

 

 

 

 

Atzera

ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus