La Cornisa
943 25 20 30
imagen de la noticiatodos2 12/03/2021 11:12
IPAR MARTXA - NORDIC WALKING
Ipar Martxako hastapen ikastaroa

 

 

Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak Ipar Martxako hastapen ikastaroa eskainiko apirilaren 14, 21 eta 28an

 

  • Izen-ematea Musakolako Kiroldegiko harreran egin behar da.

 

Arrasateko kirol zerbitzuak ipar martxako hastapen ikastaroa eskainiko du Apirilaren 14,21 eta 28an. Ibiltzeko modu hau, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragin dion modalitatea da. Jarduera hau praktikatzeko berariazko bi makil behar dira.

 

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena. Ikastaro osoa 4 ordukoa izango da eta bi egunetan banatuko da:

 

  • Apirilak 14 eta 21 (asteazkenak): 17:00tatik 18:30tara
  • Apirilak 28 (azteazkena) : 17:00tatik 18:00tara

 

Bestalde jakin, Ipar Martxa praktikatzeko bastoirik ez duenari, ikastaroa bete ahal izateko materiala utziko zaiola. Jarduerak COVID-19ari dagokion protokoloak jarraitu eta beharrezko osasun neurriak beteko ditu. Izen-ematea Musakolako harreran egin behar da.

 

Bukatzeko, Kirol Zerbitzuak adierazi nahi du martxan jarriko dituela helduei zuzendutako igeriketa ikastaroak. Hauen inguruko informazio nahi izanez gero Musakolako kiroldegira deitu beharra dago, 943 252030 telefonora.

Atzera

ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus