La Cornisa
943 25 20 30

LANDU ZURE KOREA

ABDOMINALETAKO PLANTXA EDO PLANK

ONURAK: Abdominaleko, bizkarreko eta besoko giharrak garatzen dira eta indarra, erresistentzia eta egonkortasuna hobetzen laguntzen du. 

NOLA EGIN? Jarri zure besoak lurrean, ukondoak tolestu, zure besoen eta ukondoen artean 90 gradutara geratzeko eta gorputz guztia airean mantendu ahal duzun denbora gehien.

 

    

PLANTXA BESO ETA HANKA BAT IGOTA 

ONURAK: Abdominaletako, bizkarreko, besoetako eta hanketako giharrak garatu eta egonkortasuna eta oreka hobetzen da.

NOLA EGIN? Jarri zure besoak lurrean, ukondoak tolestu, zure besoen eta ukondoen artean 90 gradutara geratzeko eta gorputz guztia airean mantenduz igo hanka bat eta kontrako besoa. Bertan minutu batzuk mantendu eta beste hanka eta besoa igo. 

LATERALKI EGINIKO PLANTXA

ONURAK: Abdominaleko alboko giharrak, bularra, sorbaldak eta besoak garatzen dira. Indarra, egongorkatsuna eta oreka hobetzen da.

NOLA EGIN? Gorputza alde batera jarri eta beso bat lurrean jarrita eta beste mokorrean jarrita gorputza gora igo eta minutu batzuk bertan mantendu.

PLANTXA BULARRERA BELAUNA IGOZ

ONURAK: Abdominala, besoak, hankak eta belauneko giharrak luzatzen dira. Indarra eta oreka lantzen dira. 

NOLA EGIN? Baloi baten gainean hankak jarri eta besoak lurrean jarrita gorputza airean mantenduz belaunak bularreruntz eraman eta berriz luzatu hankak.

SPIDERMAN PLANTXA

ONURAK: Abdominaletako, bizkarreko, besoetako, hanketako eta belaunetako giharrak garatu eta egonkortasuna eta oreka hobetzen da.

NOLA EGIN? Jarri zure besoak lurrean, ukondoak tolestu, zure besoen eta ukondoen artean 90 gradutara geratzeko eta gorputz guztia airean mantenduz, hanka bat tolestuta aurrera eraman, belaunarekin besoa ukitzen saiatuz. 

ZUBIA 

ONURAK: Hanka atzealdeko, gluteoetako eta bizkarreko giharrak garatzen dira. 

NOLA EGIN? Gora begira etzanda jarri eta belaunak tolestuta dituzula mokorra gora igo, belaunen eta sorbalden parean geratu arte.

SUPER MAN PULL

ONURAK: Bizkarreko giharrak garatzeko balio du, batez ere bizkarraren beheko aldea. Era berean besoetan eta hanketan indarra lantzen da.

NOLA EGIN? Buruz behera etzanda jarri eta hankak eta besoak aldi berean igo eta minutu batzuk bertan mantendu.

V-UP

ONURAK: Abdominaleko beheko aldeko giharrak lantzen dira, indarra emanez. Era berean besoak eta hankak lantzen dira.

NOLA EGIN?Gora begira etzan eta besoak eta hankak aldi berean igo eta goian mantendu 

LEG RAISES

ONURAK: Abominaleko beheko aldeko giharrak lantzen dira, indarra emanez. Era berean hankak ere lantzen dira. 

NOLA EGIN? Gora begira etzan eta hankak gora igo luze mantenduz eta beste gorputzeko atal guztiak geldi mantendu. Mugimendua errepikatu hainbat alditan. 

V-SIT

ONURAK: Abdominaleko beheko aldeko giharrak lantzen dira, indarra emanez. Era beran besoak eta hankak lantzen dira.

NOLA EGIN? Gora begira etzan eta gorputz osoa igo hankak eta besoak luze daudelarik. Mugimendua errepikatu hainbat alditan. 

ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus