UMEENTZAKO JARDUERA FISIKOA
GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN:
Gorputz hezkuntzako irakasleek gomendio eta ideia desberdinak luzatzen dituzte etxean gauden bitartean umeek jarduera fisikoa egin dezaten.
https://sites.google.com/view/ghetxean/ataria
GURASOEKIN JOLASEAN
2 minututako bideoan ideia desberdinak ematen dira guraso eta semeek jarduera fisikoa praktikatzeko.
YOGA
Yoga umeentzat animalien posturak
Marrazki bizidunez lagundurik, yogako hainbat posturaren inguruko azalpena ematen da. 15 minutuko bideoa da eta erdara hutsean dago.
Yoga Frozenekin
30 minutuko bideoa da erdara hutsean grabatuta. Frozen pelikularen inguruko istorio bat kontatu, yoga saio bat aurkezten da.
PSIKOMOTRIZITATE ARIKETAK ETXEAN
6 minutu inguruko bideoa da, erdara hutsean grabatua. Etxean umeekin egin ahal ditugun hainbat ariketa xume azaltzen dira.
ZUMBA KIDS
Oinarrizko pausuak erabiliz eta “I like to move it” abestiaz lagundurik, 2 minutuko koreografia bat egiten dute umeak dantzatu eta ondo pasatzeko.
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus