AULKIAREKIN EGITEKO ARIKETAK
1.ARIKETA
Aulkian jarri bizkarra zuzen daukazula eta eskuekin eutsi aldea bakoitzean. Belaunak tolestu eta bularrera eraman. Jarrera segundo batzuetan mantendu (ikus irudia).
2.ARIKETA
Aulkian jarri bizkarra zuzen daukazula eta eskuak buruaren aldeetan jarri. Belaun bat bularrera eraman eta aldi berean mugitu kontrako besoko ukondoa belaunerantz eraman biak elkartu arte (ikus irudia).
3.ARIKETA
Aulkian eseri eta besoak aulkiaren euskarrietan jarri. Gorputza goruntz eraman hankak eta mokorra airean geratu arte (ikusi irudia).
4.ARIKETA
Lurrean belauniko jarri aulkiaren aurrean eta aulkia eusten duzun bitartean besoekin igo gorputza zuzen mantenduz (ikusi irudia).
5.ARIKETA
Jarri eskuak aulkiaren atzealdean eta hanka bat luzatuz gora eraman lurrean jarri gabe (ikusi irudia).
6.ARIKETA
Hankak aulkian jarrita dauzkazula lurrean etzan eta abdominala gora igo (ikusi irudia).
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus