LEPOA LUZATZEKO ARIKETAK
LEPOKO ATZEKO ALDEA LUZATU
Zure eskuak buruaren atzean jarri eta behera eramanez kokotsarekin bularra ukitzen saiatu. 30-40 segundotan mantendu eta beharrezko errepikapenak egin.
LEPOAREN ALDE BAT LUZATU
Eskumako eskuarekin burua heldu eta eskumako aldera bultzatu mugimendu xume baten bitartez. 30-40 segundotan mantendu luzaketa eta ezkerreko eskuarekin errepikatu ariketa. Nahi beste errepikapen egin ditzakezu.
LEPOA BIRATU
Buruarekin eskumako sorbalda ukitzen saiatu, posizio horretan eta kokotsarekin momentu oro bularra ukitzen, lepoa gira eta buruarekin ezkerreko sorbalda ukitzen amaitu. Posizio horretan, berriz buelta eskumako sorbaldara. Bost aldiz errepikatu mugimendua abiadura motelean.
TRAPEZIOA LUZATU
Eskumako besoa gorputzaren atzean jarri, ezkerreko aldakan ezkerreko eskuaz eutsiz. Ezkerreko belarriarekin ezkerreko sorbalda ukitzen saiatu eta mantendu 20 segundotan posizioa. Bukatzean beste aldearekin errepikatu ariketa.
ESKAPULAREN LUZAKETA
Aulki baten jarri eta eskumako eskuarekin atzealdetik eserlekua ebatu. Kokotsarekin bularra ukituz ezkerreko belarriarekin ezkerreko sorbalda ukitzen saiatu. Burua 45 gradutara jarrita eskumara begiratu, 20 segundotan posizioa mantendu eta beste aldearekin begiratu.
ESKUOiHAL BATEN LAGUNTZAZ LEPOA LUZATU
Ohearen ertz batean etzanda, eskuoihal bat bildu eta lepoaren azpian jarri. Posizio horretan 10 bat minutu eman lepoko tentsioa desagertu arte.
AUTO-MASAJEAK LEPOAN
Ondorengo bideoetan norberak bere buruari lepoan masajeak nola eman azaltzen da.
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus