BIZKARRA LUZATZEKO ARIKETAK
BIZKARRA BOROBILDU
Eskuak eta belaunak lurrean jarri. Arnasa hartzean, burua gorantza eraman eta bizkarra beherantz kurbatu. Arnasa botatzerakoan, burua beherantz jarri eta bizkarra gorantz borobildu (ikusi irudia).
ENBORRA BIRATU
Etzanda gora begira, belaunak tolestu eta aldaka 90 gradutan jarri. Besoak zabaldu eta postura hori mantendu 30 segundotan. Postura bera errepikatu beste aldera (Ikusi irudia).
TORTSIOA
Eseri lurrean eta eskumako belauna tolestu. Beste hanka luzatuta mantentzen duzun bitartean, biratu zure gorputza eskumara eta lagundu ezkerreko eskuak eskumako belauna ebatuz.
15-30 segundo mantendu eta beste aldera errepikatu (ikus irudia).
GORPUTZA BEHERANTZ LUZATU
Zutik, gorputza lurrerantz bideratu, hasi burua jaisten eta gutxika-gutxika gorputz osoa beherantz jaitsi. Mantendu postura 15-30 segundoz (ikus irudia).
V-POSIZIOA
Zutik, hankak mokorraren zabaleran banandu eta mokorra tolestuta besoak lurrerantz bideratu, zure gorputzarekin alderantzizko V bat sortuz (ikus irudia).
BIZKARRA LURREAN LUZATU
Lurrean eseri belaunak tolestuz. Hankak atzerantz jarri gorputza aurrerantz botatzen duzun bitartean bekokiarekin lurra ukitu arte. Besoak atzerantz jarri.
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus