HANKETAKO MUSKULUAK LUZATZEKO ARIKETAK
KUADRIZEPSA LUZATU
Zutik, hankak mokorraren zabaleran zabalduta eta belaunak apur bat tolestuta orpoa eskuarekin lagunduta gorputzaren atzealdera eraman. 20 segundotan mantendu jarrera eta beste hankarekin errepikatu (ikusi irudia).
KUADRIZEPSA (PSOAS ETA AURREKO ZUZENA) LUZATU
Lurrean belauniko jarri eta hanka bat tolestuta aurrean jarri (belauna 90 gradutan) eta bestea atzean luzatu. Jarrera 20 segundoz mantendu eta beste hankarekin errepikatu (ikusi irudia).
ABDUKTOREA LUZATU
Lurrean etzanda zaudela hankak tolestu eta oin-zolak elkartu. Jarrera 30 segundotan mantendu (ikusi irudia).
BIZEPS FEMORALA LUZATU
Etzanda zaudela hanka bat tolestu eta gorputzerantz ekarri beste hanka luzatuta mantentzen duzun bitartean. Jarrera 30 segundotan mantendu eta beste hankarekin errepikatu (ikusi irudia).
KUADRIZEPSA LUZATU
Jarri belauniko lurrean eta eskuak atzean jarriz, gorputza airean mantendu gora tiratuz (ikusi irudia).
FLEXOREAK LUZATU
Lurrean etzanda hanka bat tolestu lurrean mantenduz eta bestea luze dagoela gorputzerantz tiratu. Jarrera 30 segundotan mantendu eta beste hankarekin errepikatu (ikusi irudia).
BIKIAK LUZATU
Zutik, pareta baten jarri besoak, gorputzarekin distantzia bat utzi eta hanka bat atzean jarriz luzatu. Jarrera 30 segundotan mantendu eta beste hankarekin errepikatu (ikusi irudia).
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus