OREKA LANTZEKO ARIKETAK
HANKA BAT GORA IGO
Hanka bat tolestu eta gora igo bertan mantenduz. Eskuak goian zabalik dituzula jarrera ahal duzun denbora gehien mantentzen saiatu. Beste hankarekin errepikatu (ikusi irudia).
HANKA ETA BESOA GORA
Hanka bat eta alde bereko besoa gora igo. Hanka eta besoa luze mantendu ahal duzun denbora gehien. Beste hanka eta besoarekin errepikatu (ikusi irudia).
KUKUBILKO JARRI
Belaunak tolestu, airean eserita egongo bazina bezala jarri, eskuak aurrerantz luzatu eta mantendu (ikusi irudia).
HANKA PUNTETAN
Zutik zaudela hanka puntetan jarri eta bertan ahal den denbora gehien mantendu (ikusi irudia).
HANKA BATEN GAINEAN
Hanka bat bestearen izterrera eraman eta esku ahurrak bularrean elkartu. Ahal izanez gero, eskuak luze gorantz eraman. Jarrera ahal duzun denboran mantendu (ikusi irudia).
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus
udala@arrasate.eus