INDARRA LANTZEKO ARIKETAK
Etxean indarra lantzeko ariketak, Beharrezko materiala: Bi ur botila txiki edo ur-bonbilla bat
1.ARIKETA
Plantxa posizioan, hankak eta besoak luzatu lurrean eta esku bakoitzean ur botila txiki bat hartu. Esku bat igo ukondo flexionatuz botila eskuan duzula eta ondoren besoz aldatu ahal duzun beste posizioa mantenduz (ikus irudia).
2.ARIKETA
Aurrek ariketako posizioan mantenduz, gorputza alde batera biratu beso biak luzatuta mantenduz, Esku bat lurrean jarri eta bestea gorantza bideratu (ikus irudia).
3.ARIKETA
Hankak zabaldu eta belaunak tolestuta dituzula, ur-bonbilla hanken tartetik atzera eraman eta jarraian gorputza gorantz eramanda, ur-bonbilla gora eraman besoak luzatuta (ikus irudia).
4.ARIKETA
Hanka bat aurrean belauna flexionatuta eta beste hanka atzean, ur-bonbilla esku batez eutsi. Jarraian, igo gorantz bi hankak luzatuz eta igo ur-bonbilla bularrera (ikusi irudia).
5.ARIKETA
Belaunak tolestuta eserita egongo bazina bezala jarri eta besoak luzatu ur-bonbilla aurrerantz eraman. Jarraian zutik jarri eta ur-bonbilla gorputzaren atzealdera eraman (ikusi irudia).
6.ARIKETA
Pareta baten kontra jarri gorputza eta belaunak tolestuta esku bakoitzean botila bat hartu eta besoak luzatu (ikusi irudia).
ARRASATEKO UDALA Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa) Tel.: 943252000 CIF: P2005900B
www.arrasate.eus