La Cornisa
943 25 20 30

ADINEKOEI ZUZENDUTAKO ARIKETAK

INDARRA LANTZEKO ARIKETAK

DESKRIBAPENA: Aulki batean eseri. Oin-zola guztia lurrean duzula eta belaunak 90 gradutako tolesturan, aulkitik altxatzen saiatu. Oreka falta sumatzen baduzu eskuetatik ebatuta lagundu ahal dizute, baina laguntzak euskarri baino ez du izan behar.

DESKRIBAPENA: Aulki batean eseri, aulkiak besoak izan behar ditu ariketa hau burutu ahal izateko. Oin-zola guztia lurrean jarri eta belaunak 90 gradutan tolestu. Aulkiaren besoetatik ebatuta zure besoen indarrarekin aulkitik altxatzen saiatu.

DESKRIBAPENA: Horma baten aurrean parez-pare jarri, oinak hormara begira eta besoak estentsion esku ahurrek horma ukitu behar dute. Gutxika-gutxika ukondoak flexionatzen joan eta ondoren indarra eginez ukondoak estentsion jarri berriz ere aurreko egoerara itzuliz.

OREKA LANTZEKO ARIKETAK

DESKRIBAPENA:  Zutik jarri, euskarri gisa esku batekin sostengu gisa erabili aulki bat eta bestea eskua gerrian jarri. Posizio horretan belauna flexionatu eta hanka barra lurrean duzula mantendu.

DESKRIBAPENA:  Zutik, aulki bat ukitu sostengu gisa erabiliz ebatu bertan. Begiak itxi eta sostengua kentzen saiatu gorputzeko oreka galdu gabe eta zutunik mantenduz.

DESKRIBAPENAZutik, saiatu hamar pausu ematen oinak bata bestearen aurrean jarriz. Ariketa hau erraztasunez egiten baduzu, saiatu hamar pausu ematen oinak bata bestearen aurrean jarriz baina pausua ematean belauna 90 gradutan jarriz.

FLEXIBILITATEA LANTZEKO ARIKETAK

DESKRIBAPENAAurrera begira zaudela, astiro burua ezkerretara biratu, berriz erdialdera eta ondoren eskumatara.

DESKRIBAPENAAulki batean eserita, gorputza aurreraka eraman eta eskuak hanken atzeko aldera bideratuz saiatu orpoak ukitzen.

DESKRIBAPENAAulki batean eserita, bizkarra zuzen mantenduz gorputza alde batera biratu eta ondoren bestera. Garrantzitsua da hankak ez mugitzea.

DESKRIBAPENAHorma baten aurrean zaudela saiatu pausu txikiak gorantza ematen esku ahur guztia horman jarrita dituzula.

ARRASATEKO UDALA    Herriko plaza nagusia, 1 20500 Arrasate (Gipuzkoa)    Tel.: 943252000    CIF: P2005900B

www.arrasate.eus

udala@arrasate.eus